'Modernitatea marraztu (1864-1968)' erakusketa inauguratu du San Telmo Museoak, Mapfrerekin
Kultura
Udane Arbeo Astigarraga
2026, eka. 22 - 13:06
Marrazkiaren bidez modernitatearen bilakaera ezagutzeko aukera eskaintzen du San Telmo Museoak udako erakusketa berrian. Mapfre Fundazioaren eta museoaren beraren bildumetako 160 lan inguru bildu dituzte, Picasso, Degas, Rodin edota Maruja Malloren lanekin batera, euskal artisten piezak ere ikusgai jarriz. Irailaren 27ra arte egongo da zabalik.

















