Skip to main content

Montxo Armendarizen 'Tasio' filma zaharberritu du Euskadiko Filmategiak

Kultura

Euskadiko Filmategiak 'Tasio' filma (Montxo Armendariz, 1984) zaharberritu du, Boloniako Cinetecaren baitako L'immagine Ritrovata laborategietan. Canneseko eta Donostiako zinema jaialdietan ikusi ahalko da pelikula, itxura berriarekin.
35 milimetroko zeluloidean filmatu zuten 'Tasio', eta, orain, berriz, 4K-ko bertsioan ikusi ahalko da. Cannesko Zinemaldian emango dute estreinakoz, jaialdiak klasikoei eskaintzen dien zikloan, maiatzaren 14tik 25era. Cannesen eman ondoren, irailean Donostiako Zinemaldian izango da, eta Klasikoak saila zabalduko du filmak.
Tamasa banatzaileak hurrengo urtean Frantziako aretoetan proiektatzeko eskubideak erosi ditu.