Skip to main content

Nola hiltzen da hizkuntza bat? “Bizkarsoro” filma, euskararen biziraupenaren erronka

Kultura

Euskararen biziraupenaren erronka errealei buruzko fikzioa da, hain zuzen ere, “Bizkarsoro”. Josu Martinezek zuzenduta, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak estreinatuko du.

Hizkuntza batek bizirik irauteko duen borroka ardatz hartuta existitzen ez den herri batean kokatu du filmea Martinezek. Bost istorio erreal, 1914tik 1982ra gertatuak, ahozko lekukotzetan eta idazleen testuetan oinarrituak. Haietan barna, XX. mendean zehar Ipar Euskal Herriko herri txiki batek bizitako aldaketa sozialak agerian. Hizkuntza baten erroizte eta hurrentzea. Eta bizirik irauteko borroka.