Off Lokal programak tokiko sorkuntza eszenikoak indartuko ditu
Kultura
2023, aza. 15 - 09:11
Off Lokal programa espazio ez konbentzionaletan egiten den proposamen dramatikoa da, gertutasuna eta ikusleetara zuzendutako begirada duena. Aurten hiriko hiru konpainia hartuko dute parte, Kuku Bazar, Proyecto Larrua eta Ékoma Teatro, azaroaren 23 eta 26a bitartean beraien lanak publikoaren aurrean erakutsiko dituztenak. Proyecto Larrua-k ‘Shot the target’ dantza ikuskizuna eskainiko du, aldaketaren, mugimenduaren eta eraldaketaren inguruko lana. Kuku Bazar-rek diziplina anitzeko ikuskizuna prestatu du, ‘Pez de luz’ lanarekin eta Ékoma Teatro-k gaur egungo gizartea islatuko du ‘Un peu de mélancolie’ antzezlanarekin. Sarrerak Principal Antzokiaren webgunean eskuratu daitezke.