Skip to main content

Poesiak Gasteizko kaleak hartuko ditu ‘Poetak maiatzean’ jaialdiarekin

Kultura

Poesiarekin lotutako 100 jarduera baino gehiago izango ditugu, Gasteizen ez ezik Arabako zenbait herrietan zehar ere. Jaialdiaren 12. edizioa burutuko du aurten, besteak beste Gioconda Belli, Peru Iparagirre, Mario Obrero edota Mairym Cruz-Bernal bezalako izenekin. Errezitalak, tailerrak, erakusketak… mota guztietako ekitaldiak ekarriko ditu jaialdiak. Baita dantza ere, Arteria, Lakua Dantza edo Gisela akademien ikuskizunetan gozatu ahal izango dugularik.