Skip to main content

Sara Zozaya: "Oso zaindua sentitu naiz kontzertuan"

Kultura

'Nara' izeneko disko berria aurkezten ari da Sara Zozaya ZEIDFEST Gaztea festibalean. Esan daiteke bere lehen disko luzea dela, aurretik bi lan txiki atera eta gero. Musikalki berezia da bere proposamena, bere ahots berezia gidari, banda sendo bat lagun. 12.00 etan eskaini du kontzertua Zozayak. Hamaika Telebistan egindako elkarrizketan "eroso" sentitu dela esan du eta gehienbat publikoaren jarrera "oso ona" izan dela.