Skip to main content

Su Ta Gar taldeak sortu du aurtengo Herri Urrats jaiaren kantua

Kultura

Aurtengo Herri Urrats jaialdia maiatzaren 14an ospatuko da, Senperen. Oraindik eguneko egitarau osoa ezagutzen ez den arren, talde eibartarra bertan izango dela iragarri dute Seaskako antolatzaileek.

“Urratsak zubi” izenpean argitaratu dute, antolakuntzaren esanetan, urteak daramatzatelako zubi lanak eraikitzen. Bideoklipa Inge Arinek egin du, eta collage teknika hautatu du horretarako. Aurtengo dirua Seaskaren bosgarren kolegioa laguntzeko izango da.