Sultana’s Dream erakusketa: duela 120 urte Indian idatzitako utopia feminista Zinemaldian
Kultura
2023, ira. 15 - 09:09
Isabel Herguera artista eta zuzendari donostiarra Donostiako Zinemaldian lehiatuko da lehengo eta egungo teknikak baliatuta ekoitzitako animaziozko filmarekin. Ekoizpen lana bera ere obra bilakatu du Tabakalerak erakusketa honen bidez.
“Tabakalera belaunaldia”-z hitz egiteko garaia dela nabarmendu du José Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak, laborategia zena goi mailako emaitzak ematen hasia delako.