Skip to main content

Ura Bere Bidean Koralaren II. edizioa irailaren 14an izango da Buesa Arenan

Kultura

Iazko arrakasta ikusita Ura Bere Bidean Korala kontzertuak bigarren edizioa izango du aurten. Irailaren 14an izango da, Buesa Arenan, Arabako Foru Aldundia eta Fair Saturday fundazioaren eskutik. Arabako 22 abesbatza hartuko dute parte, haietako 6k haur koralak izanik. Osotara 500 ahots baino gehiago elkartuko dira, euskarazko abesti ezagunen bertsio korala eskainiz. Abesbatzekin batera, oraindik ezagutzera eman ez diren euskal musikaren izen ezagunak ere egongo dira.