Skip to main content

Xi'ango terrakotazko soldaduei buruzko erakusketa Pasaian

Kultura

Xi’ango Terrakotazko soldaduei buruzko erakusketa bat egongo da ikusgai Pasaian, Martxoaren 15etik Ekainaren 16ra. 165 pieza izango dira bertan, erreprodukzioak denak, eta horietatik 80 originalen tamaina berekoak izango dira. Soldaduez eta gainontzeko estatuez gain, armak, bitxiak eta garai hartako tresnak ikusteko aukera ere izango da erakusketan.