Zeledon emakume bat izan daiteke 2024 urtetik aurrera
Kultura
2023, api. 19 - 11:04
Neska eta Blusen elkartea Udaletxeko Kultura zinegotziarekin bildu da Zeledon berria aukeratzeko kontuan izan behar dituzten zehetasunak onartzeko. Horien guztien artean, azpimarratzekoa da pertsonai mitikoa emakume bat izateari atea ireki diola elkarteak. Bestalde, epeari bost urteko muga jartzea erabaki dute.