Skip to main content

Zinemakumeak Gara jaialdiaren 28. edizioa urriaren 16tik 28ra egingo da

Kultura

Ane Garitaonandia

2023, urr. 03 - 06:10
Emakumeek zuzendutako filmei ikusgaitasuna ematea du helburu jaialdiak. Alice Guy zinema narratiboaren lehen zuzendaria omenduko dute aurten. Proiekzioak, tailerrak, mahai inguruak, hitzaldiak eta erakusketak antolatu dituzte Bilboko hainbat tokitan. Handik astebetera, Basaurira, Portugaletera eta Bermeora hedatuko da jaialdia. Bederatzi film proiektatuko dituzte denera.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista