2023ko Bakearen Nobel Saria Narges Mohammadik jaso du, "Irango emakumeen zapalkuntzaren aurkako borrokagatik"
Mundua
Ane Garitaonandia
2023, urr. 06 - 14:10
Hamar urte eta zortzi hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten Irango agintariek. Baita, 154 zigor ukaldi ere, “segurtasun nazionalarekin lotutako delituak” egiteagatik.'Tortura zuria' liburua kaleratu zuen, azalduz konfinamenduan zein baldintzatan zeuden presoak. Batzordeak bereziki azpimarratu du iaz Masha Amini gaztearen heriotzaren ondoren hasi ziren protestetan egindako lana. Hala, Irango agintariek Mohammadi askatzea espero dute, saria jasotzera Oslora joan ahal izateko.

















