Skip to main content

Aske utzi dute Carles Puigdemont, Sardiniatik ateratzeko debekuarekin

Mundua

2021, ira. 24 - 13:09

 Sassariko Dei Auzitegiko epaileak aske utzi du Carles Puigdemont. Bart Italiako poliziak L’Alguereko aireportuan atzeman ostean, Sardinian epailearen aurretik pasatzekoa zen Kataluniako presidente erbesteratua baina bere abokatuek biharrera atzeratzea eskatu dute. Edonola ere, epaileak Puigdemont aske utzi du deklaratu arte; hori bai, Sardiniatik ateratzeko baimenik gabe.

Hamaika Telebista