Skip to main content

Israelgo Armadak "eraso selektiboa" egin du tankeekin Gazako Zerrendaren iparraldean

Mundua

Tel Aviven arabera, Palestinako enklabea inbaditzeko “prestaketa” bat da. “Misioa amaitzean” alde egin dute tropek, eta Israelgo lurraldera itzuli dira, ohar baten arabera. Operazioen helburua Hamas "desagerraraztea" dela azaldu dute. Israelgo Armadaren irratiak azpimarratu du FDIek "ezohiko infanteria eta indar blindatuak" sartu dituztela Gazan. Filastin egunkari palestinarrak jakitera eman duenez, "borroka armatu bortitzak" gertatzen ari dira lurraldearen erdialde-ekialdean. Hamasek "kriminaltzat" jo ditu Israelgo Armadaren bonbardaketak, oraingoz 6.500 hildako utzi baitituzte.