Javier Milei ultraeskuindarrak irabazi ditu hauteskundeak Argentinan
Mundua
2023, aza. 20 - 10:11
Botoen %56 eskuratu ditu. Hala ere, Mileik ezin izango du bakarrik agindu, Macriren alderdiaren beharra izango du. Abenduaren 10ean hartuko du kargua.
Lehen agerraldian adierazi du Argentinaren “gainbehera amaitu” dela eta “berriro eraikitzen” hasiko dela. Gaineratu du 35 urte barru Argentina munduko potentzia bat izango dela berriro. Argentinak %140ko inflazioa du, eta Mileik iragarri du Banku Zentrala itxiko duela, eta dolarizazioa bultzatuko duela. Horrez gain, abortatzeko eskubidearekin amaitzea ere sartzen da planen artean. Argentinar emakume guztiek, urteetan zehar borrokatu eta abortua despenalizatzea lortu dutenek, eskubide hori gal dezakete orain beren garaipenarekin. Beste polemika batzuen artean, ultraeskuindarrak ukatu egin du diktaduran 30.000 desagertu zirenik.