Skip to main content

Nekazariek Pariserako sarbideen “blokeo mugagabea” iragarri dute

Mundua

2024, urt. 29 - 10:01
19 departamentutako nekazariak zazpi blokeo gunetan kokatuko dira hiriburuaren inguruan. Attal lehen ministroaren neurriak nahikoak ez direla iritzi dute . Presioaren aurrean, Frantziako Gobernuak hainbat neurri iragarri ditu; "48 ordutan, zenbait gauza jarriko ditugu mahai gainean", esan du Marc Fesneau Nekazaritza ministroak. Attalek Europako beste kide batzuen “lehia desleialari” egotzi dio errua.
Adierazi du fruta eta barazkien % 40 gutxienez inportatu egiten direla (batez ere Espainiatik eta Italiatik). Manifestarietako asko kexu dira bereziki Espainiatik iritsitako nekazaritza-produktuen sarreragatik. Horrez gain, Nekazaritza Sailak iragarri du EBrekin negoziatuko dutela derrigorrezko lugorriaren amaiera eta Ukrainako produktuak sartzeko mugak.
Hamaika Telebista