Skip to main content

UNRWAri finantzazioa eten diote hainbat herrialdek

Mundua

Ane Garitaonandia

2024, urt. 30 - 10:01
UNRWAk (Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen agentzia ) oso lan plurala egiten du Palestinako errefuxiatuentzat: oinarrizko osasun-zerbitzuak, babesa eta gizarte-zerbitzuak eskaintzen dituzte eta eskolen hezkuntza eta segurtasunerako aukera haur guztiengana iristeko lana ere egiten dute.


Herrialde askok finantzaketa eten dute; tartean, AEBk, Kanadak, Erresuma Batuak, Alemaniak, Italiak, Herbehereek, Suitzak, Finlandiak, Australiak, Frantziak eta Errumaniak besteak beste.

Asteburu honetan iragarri dute bertan behera utzi dituztela funtsak, agentziak hainbat langileren kontratuak amaitu ostean. Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak ikerketa bat eskatu du, eta Nazio Batuen Erakundeko Barne Ikuskapenerako Zerbitzuen Bulegoaren ardurapean dago dagoeneko.

Aitzitik, Irlandak argi utzi du ez duela NBEren agentzia hori finantzatzeari uzteko asmorik. Espainian ere gobernuko kideek UNRWAren finantzaketa ez etetea defendatu dute.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista