Skip to main content

'Biolentzia polizialik ez; bada garaia aldatzeko', elkarretaratze jendetsua egin dute Tolosan

Politika

Jendetza batu da Tolosan, 'Biolentzia polizialik ez; bada garaia aldatzeko' lelopean . Inauterien testuinguruan Ertzaintzak 16 urteko gazte bat larri zauritu zuen foam jaurtigailu batekin. Zauri oso handiak eragin dizkiote eskuin begian. Elkarretaratzean erantzukizunak eskatu dizkiote Erkorekari eta Ertzaintzari.