Skip to main content

'Herri Libre Bat' dinamika aurkeztu du Gure Eskuk

Politika

Herri Libre Bat nahi du Gure Eskuk. Elkarrekin eraikitako herria, nolakoa izango den erabakiko dutena. Dinamika horretan beraz, bi urtetan zehar une edo ekimen ezberdinak izango dituen plana osatu dute. Subiranotasunaren auzia agenda politikoaren erdigunean kokatu nahi duen plana izango da. Hala, autogobernu, erabakitzeko eskubide edo burujabetzarekin lotutako aldarrikapenak erdigunean jartzeko momentua dela azpimarratu dute.