Skip to main content

Bingen Zupiriak beregain hartu du Loiun Ertzaintzak izan zuen jokabidea

Politika

Xabi Ealo Diaz

2026, Maiatza 25 - 13:05

Global Summud Flotillako kideak Bilbora iristean Ertzaintza oldartu zitzaien, eta lau kide atxilo eraman zituen poliziak. Horretaz mintzatu da Joseba Diez Antxustegi jeltzalea telebista publikoan egin dioten elkarrizketan. Ildo beretik, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du, Loiuko aireportuan jazo ziren irudiak ez zirela gertatu behar.

Horiek horrela, Pello Otxandiano EH Bilduk legebiltzarrean daukan buruak, sare sozialen bidez adierazi zuen, “erantzukizunak onartzeak berekin ekarri beharko” lukeela “presazko neurriak hartzea, eta zentzu berean, arazoa ukatzetik arazoa aitortzera pasa behar dela Eusko Jaurlaritza”.

Euskal jendarteak Bilbon egindako manifestazioan argi utzi du Ertzaintzaren jokabidea neurriz kanpokoa izan dela Bilboko aireportuan, eta egoera salatu dute 'Ertzaintza eta Eusko Jaurlaritza sionismoaren konplize! Sionismoa suntsitu. Palestina askatu' lelopean.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista