Skip to main content

Egoitz Urrutikoetxea epaituko dute apirilaren 25ean

Politika

Frantzia erdialdean ETAk baliatu zuen etxe bat alokatzea leporatzen diote. 2021ean Parisko Zigor Auzitegiak ebatzi zuen ezin dela frogatu garai hartan ETAko kide izan zenik. Instrukzio epaileak ez du ontzat eman eta zalantzan jarri ditu orduko bake negoziazioak. Ez da lehen aldia garai hartako gertakariengatik Urrutikoetxea epaitzen dutena.