Skip to main content

EH Bilduk irabaziko lituzke foru hauteskundeak Gipuzkoan eta EAJk Bizkaian eta Araban, EiTB Focusen arabera

Politika

Xabi Ealo Diaz

2026, Maiatza 28 - 14:05

Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako aldundietarako hauteskundeetarako urtebete falta denean, hasi da inkesten dantza, eta EITB Fokusaren arabera, EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak hiru lurraldeak kontuan hartuta, botoen % 35, 9arekin. Ia lau puntu gora egingo luke EH Bilduk, eta behera egingo lukete Alderdi Sozialistak, Alderdi Popularrak eta Elkarrekin Podemosek.

Lurraldeka, Bizkaian EAJ izango litzateke garailea azkenengo hauteskudeetako emaitza errepikatuta, bigarren izango litzateke koalizio subiranista, goranzko joera sendotuta, eta botoen ia %30 lortuko luke. Kontrako irudia eman du inkestak Gipuzkoan, bozen ia %40 lortuta irabaziko lukeelako EH Bilduk, eta atzetik, jeltzaleak sei puntura geratuko lirateke.
Araban, bestalde, ia berdinketa aurreikusten du EiTB Focusek, EAJ izango litzateke lehenengo indarra, eta EH Bildu 0,7 puntura legoke.
Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak ere hurrengo urtean dira egitekoak, inkestaren arabera UPNk irabaziko lituzke botoen %26 eskuratuta, gobernagarritasuna, baina, zail edukiko luke eskumak Nafarroan.

Azkenik, hiri eta herrietako alkateen ezagutzari eta balorazioari buruzko datuak jaso ditu Gizaker etxeak Euskal Irrati Telebistarako egindako inkestak. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak %66,4ko onespena du, Jon Insaustik, %66,9 eta Maider Etxebarria gasteiztarrak, %48ko. Donostiako alkateak jaso du baloraziorik onena, Gasteizkoak, aldiz, txarrena. Bestelako herrietako alkateen artean, Tolosako Andu Martinez de Rituerto abertzaleak jaso du baloraziorik onena, okerrena, ordea, Amaia Agirre getxoztarrak dauka inkestaren arabera, Getxoko Udala, krisi betean dagoenean.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista