Skip to main content

EH Bilduk Legebiltzarrerako hauteskundeak irabaziko ditu lehen aldiz, EITB Focusen arabera

Politika

EITB Focus inkestaren arabera, EH Bilduk irabaziko ditu apirilaren 21ean izango diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Lau urteko hauteskundeetako datuekin alderatuta, 7 puntu eta 7-8 eserleku irabaziko ditu. EAJ bigarren indarra izango da, 2-3 eserleku gutxiagorekin, nahiz eta bi alderdiek ia boto kopuru bera izango duten. PSE-EEk egonkor jarraitzen du boto-asmoari dagokionez, eta bi ordezkari gehiago lortuko ditu: botoen % 14 eta 10-12 eserleku. Orain lau urteko hauteskundeetako datuekin alderatuta, PPk gora egingo du, botoen % 7,7 eta eserleku bat gehiago eskuratuta. Vox, bere aldetik, desagertu egingo da Legebiltzarretik. Sumarrek ordezkari bat lortuko du eta Elkarrekin Podemos ere Legebiltzarretik kanpo geratuko da.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, EH Bildu lehen indarra izango da Araban eta Gipuzkoan, eta EAJ, Bizkaian.
Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko kontsultagai. Galdeketak apirilaren 5a eta 11 bitartean egin zituzten, telefonoz.