Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak zortzi urte bete ditu
Politika
Manex Sarasua
2026-01-16 07:58
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak zortzi urte bete ditu ostegun honetan, hilak 15, 2018an lehen aldiz kaleak bete zituenetik. 2011ko eta 2013ko pentsio-erreformen ondoriozko murrizketen eta izozteen ostean, %0,25eko igoerak piztu zuen haserrea, eta protestak Hego Euskal Herriko zein Espainiar Estatuko hiri nagusietara zabaldu ziren.
Mobilizazio haiei esker, pentsioen %0,25eko igoera indargabetzea eta Jasangarritasun Faktorea aplikatu ez izana lortu zuten. Testuinguru horretan sortu zen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua, eta ordutik, oinarrizko eta ezinbesteko aldarrikapenak planteatu dituzte.

















