Global Sumud Euskal Herriak Zupiria eta Loiun ekintzaileen aurka kargatu zuten ertzainen aurkako kereila aurkeztu du
Politika
Maria Blanco Martin
Global Sumud Euskal Herriak kereila aurkeztu du Bilbon astearte honetan, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuaren eta Loiun taldeko kideen aurka gogor kargatu zuten ertzainen aurka. Haizea Ziluaga eta Iker Sarriegi abokatuen ustez, poliziaren jardunbideak aktibismoa eta eskubide zibil nahiz politikoak urratu zituen.
Joan den maiatzaren 23an, Israelgo armadak atxilotu eta torturatu ostean, Global Sumudeko hainbat kide Loiuko aireportura iritsi ziren. Harrera egiterako orduan, ertzainek hainbat ekintzaile eta senitarteko eta babesa adierazi zieten herritar borrekin jo eta immobilizatu egin zituzten. Poliziak lau kide ere atxilotu zituen.
Gertaera horien aurrean, Bingen Zupiriak Ertzaintzaren jokabidea beregain hartu zuen; halere, poliziaren jarrera justifikatu eta gogor salatu zuen euskal herritar batzuek poliziaren aurka duten jarrera. Gainera, desordena publikoak eragitea egotzi zien ontzidiko kideei eta harrera egitera joan zirenei.


















