Izarkom, Goiener eta LABek urratsak emango dituzte energia eta telekomunikazioaren esparruan
Politika
Maite de Felipe Suso
2026, ira. 29 - 14:09
Hiru erakundeek elkarlanean telekomunikazioen zein energia burujabetzaren esparruan urratsak eman dituztela adierazi dute. Haien hitzetan, ‘Itzali sistema, piztu alternatibak’ manifestutik abiatuta, oligopolio handien aurrean oinarrizko zerbitzuen kontrol demokratikoa berreskuratzearen eta alternatiba kooperatiboak erakunde mailan sendotzearen garrantzia azpimarratu dute.
Adierazi dutenez, LABek bat egin du bultzatutako manifestuarekin, eta gaineratu dute sindikatuak bere egoitzetako telefonia linea, interneteko konexioa, azpiegiturak eta telekomunikazio zerbitzu guztiak Izarkomekin kudeatzen dituela.
Bestalde, prentsaurrekoan hainbat arlotan sortzen ari diren herri alternatiben aldeko hautua egitera animatu dituzte Euskal Herriko instituzio, elkarte, enpresa eta norbanakoak. Nabarmendu dutenez, “Euskal Herriaren burujabetza eta trantsizio ekosozialerako eraldaketa norberarengatik hasten da”.