Skip to main content

Migrazioaren kudeaketarako "egiturazko immigrazio plan bat" eskatu du Jaurlaritzak

Politika

2025, mar. 20 - 09:03

Atzerritarren Legea moldatu du Espainiako Gobernuak, PSOEk eta Junts per Catalunyak akordioa egin ondoren. Asteazkenean Eusko Jaurlaritzako eta Kanaria Uharteetako gobernuen kideek alderdi politikoetako eta gizarte eragileen ordezkariekin bilera egin dute Gasteizen, migrazio-akordioa eta Lege Dekretuaren inguruan hitz egiteko.

Pozik agertu dira biak lege-dekretua onartu delako eta Migrazioaren kudeaketari "egiturazko erantzuna" ematea eskatu dute , epe labur eta ertainean erakunde arteko politika humanitarioak garatzeko. 

Nerea Melgosa Jaurlaritzako Ongizate, Erronka Demografiko eta Gazteria sailburuak adierazi du lege dekretua adin txikiko migratzaileen kudeaketan eman beharreko "urrats bat" dela, "baina ez azkena" eta azpimarratu du aparteko funts bat aktibatuko duela.

Hamaika Telebista