Skip to main content

Hauteskunde kanpainak asteburuan Araban utzi dituen mezu nagusiak

Politika

Euskal ongizatearen jarraikortasuna arriskuan dagoela baieztatu du EAJk. EH Bilduk berrikuntza politikoa beharrezkoa ikusten du, herritarren ahotsa entzungo duen gobernu berri batekin. PSEk, bere aldetik, erabakigarriak izango direla kaleratu dute eta PPk landa eremuetan zerbitzu duinak bermatu behar direla aipatu du Eltziegon. Aldaketa klimatikoarekin kezkatuta dagoen alderdi bakarra direla esan du Podemoseko Arabako zerrendaburuak. Eta langile klasearen alderdia direla aipatu du Sumarrekoak. Hona hemen hauteskunde kanpainak asteburuan Araban utzi duena.