Meliton Manzanasi dominak kentzeko eskatu dio Egiari Zorrek Irungo Udalari
Politika
Udane Arbeo Astigarraga
2026, Maiatza 28 - 13:05
Egiari Zor fundazioak Irungo Udalari eskatu dio Meliton Manzanasi dominak kentzeko. Diktadura frankistan Gipuzkoako Brigada Politiko-Sozialeko buru izan zen Meliton Manzanasek torturak eta giza eskubideen urraketak egin zituen. Hala ere, hainbat aitortza ofizial jaso zituen, tartean Terrorismoaren Biktimak Aitortzeko Gurutze Handia. Testuinguru horretan, Antxeta Irratiak Jose Luis Segurolaren testigantza zabaldu du. Segurola Manzanasek torturatu zuen azken pertsona izan zen, ETAk hil zuen egun berean.


















