Ogasun zinegotzia kargugabetzea eskatu du Portugaleteko EH Bilduk
Politika
Xabi Ealo Diaz
Orain dela aste batzuk Ezkerraldeko EH Bilduk publikoki salatu zuen bertako lau herrietan EAJk eta PSEk “kudeaketa-hutsune larriak” egin zituztela udal aurrekontuei dagokionez. Iragarri zuten Portugaleten besterik ez zutela onartu aurrekontua.
Ostegun honetako osoko bilkuran, baina, udalbatzak onartu du udal kontuak egiteko prozesua berrabiaraztera behartzea; izan ere, pasa den martxoan onartu zen aurrekontu proiektua atzera bota behar izan du PSE buru duen udal gobernuak, kontuak behar bezala egin ez zituela onartu ostean.
Kontua da, alegazioak aurkezteko epea ireki zenean, etxebizitza duenaren aldeko Kolektibo 47ko kide batek ohartarazi zuela ez zela betetzen aurrekontuaren % 10 lurzoru-erreserbara bideratzeko beharra. Portugaleteko kontu-hartzaileak aurrekontu proiektuaren aurkako txostena egin zuen eta behartu, era berean, proiektua kentzera.
Horiek horrela, Portugaleteko EH Bilduk, Javier Carretero Ogasun zinegotzia “berehala” kargutik kendu dezala eskatu dio alkateari.
Oso kritiko agertu da koalizio subiranista eta Ogasun ordezkariari leporatu dio “aurrekontu zentzugabekeriaren” erantzukizuna, eta gaineratu du, “udal zerbitzuek beraiek zalantzan jarritako aurrekontuaren aurrean” duela.


















