Skip to main content

Osoko zuzenketa aurkeztu dio Santurtziko EH Bilduk LEParen ikerketa batzordearen ondorioen txostenari

Politika

Xabi Ealo Diaz

2026, Maiatza 14 - 15:05

Beste kapitulu bat zabaldu da Santurtziko udaltzaingorako azterketa publikoaren balizko filtrazioaren kasuan, izan ere, ostegun honetan izan da kasua ikertzeko Informazio Batzorde Bereziaren azken saioa. Horretan udal gobernuak ondorioztatu du, besteak beste, ez dela existitzen inolako probarik balizko filtraziorik baiezta dezakeenik, eta azpimarratu du aferan apurtu egin dela hautaketa prozesuari dagokion konfiantza instituzionala. Horren aurrean Santurtziko EH Bilduk osoko zuzenketa aurkeztu du.

Zentzu berean, salatu nahi izan du kasua argitara atera zenean gobernu taldeko kide guztiek zekitela azterketaren zaintza-katea apurtu egin zela eta inork ez zuela ezer esan, horregatik EH Bilduk hainbat ondorio plazaratu ditu, eta koalizio subiranistak salatu du udaleko pertsonalaren politikak akats larriak izan dituela eta hori ekiditeko hautaketa prozesuak gardenak, balioztatuak eta zaintza-kate seguruak izatea proposatu du. PSEren eta Elkarrekin Podemosen botoei esker onartu dute osoko zuzenketa.

Gogora dezagun pasa den azaroan Karmele Tubilla Santurtziko alkate zenak Sonia Lopez segurtasun zinegotzia kargugabetu zuela balizko filtrazioaren aurrean, ordutik krisia lehertu da herrian eta otsailean Tubillak berak dimisioa eman zuen kasua ikertzeko batzordearen bigarren saioren hasieran. Horiek horrela alkate berria aukeratzeko inbestidura egin zuten, eta Itziar Carrocera jeltzaleak hartu zuen aginte makila, EH Bilduko Miren Matanzasek bozketa irabazi arren. Aurretik baina, bertako EAJk kasua fiskaltzara igorri zuen delitu zantzurik egon ote argitzeko.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista