Pradales eta Sanchez izango dira Transferentzien Aldebiko Batzordearen buru, uztailaren 15eko bileran
Politika
2025, eka. 25 - 10:06
Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak iragarri duenez, uztailaren 15ean Transferentzien Aldebiko Batzordearen bilera zuzenduko du Madrilen, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin batera. Gizarte Segurantzarekin lotutako zenbait transferentzia. Gai "asko" eta "garrantzitsuak" jorratuko dituztela iragarri du Pradalesek: Gizarte Segurantzarekin lotutako eskumenak, euroeskualdea edota euskararen ofizialtasuna Europan. Gobernu bileraren ostean eman ditu xehetasunak.