Skip to main content

Sarek 2027ko urtarrileko manifestazioa azkena izateko nahia adierazi du Arrasaten

Politika

Maite de Felipe eta Mikel Lopez de Ciordia

2026, eka. 08 - 11:06

Ekitaldi jendetsua egin du Sarek larunbat honetan Arrasaten. Bertan, elkartea sortu zenetik igaro diren 12 urte hauetan helburu bera izan dutela azpimarratu dute: “Euskal Herriko gizarte zibiletik sortutako tresna kolektiboa izatea, errealitate mingarri, konplexu eta luzeari aurre egiteko”. Ohartarazi dutenez, urte askoan aldaezina zirudien agertokia eraldatzen lagundu dute, eta, horregatik, argi esan dute “gero eta irmoagoa dela etapa hau behin betiko ixtea”. Ildo horretan, iragarri dute 2027ko urtarrileko manifestazioa azkena izatea nahi dutela.

Agerraldian azaldu dutenez, euren helburua “euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazio sozialaren ibilbide oso batean amaiera irudikatzea da”. Dena den, “errealitate bihurtzeko guztion ahaleginaren araberako izango da”; beraz, ahalegin kolektibo “handiena” egiteko deia egin dute.

Ibilbidean “aurrerapenak eta atzerapausoak” egon direla azaldu dute. Izan ere, Sare sortu zenean 465 preso zeuden Espainiako eta Frantziako estatuetako 50 espetxetan sakabanatuta. Gaur egungo errealitatea bestelakoa dela azpimarratu dute, “gutxi gorabehera” 120 preso daude, eta horietatik %70 inguru hirugarren graduan daude.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista