Gurean Gaur

All Stories

Mercedeseko fabrikan beste hiru greba egun egingo dituzte hurrengo astean ELA, LAB eta ESK-k deituta

Lanuzte eguna dute gaurkoa Gasteizko mercedeseko langileek ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Sindikatuen arabera, ekoizpena geratzea lortu dute gaur, langileen gehiengoa ez baita lanera joan. Bihar, aldiz, sindikatu guztiek deitu dute greba. Mercedeseko fabrikan beste hiru greba egun egingo dituzte hurrengo astean ELA, LAB eta ESK-k deituta. 

Asier Blas: 'NATOren birfundazio honetan Europar Batasuna izango da galtzaile'

NATOren goi-bileraren helburua da Aliantzaren estrategia berria adostea. Hartuko diren neurrien artean badira aurreikuspenak; alor militarrean inbertsioak handitzea edota Errusiarekin mugan dauden herrialdeetan 300.000 tropa alerta gorenean ezartzea.

Goi-bilera honen gakoak eman ditu Asier Blas EHUko zientzia politikoko irakasleak. Besteak beste, honen ondotik Europa AEBra "ainguratuta" geldituko dela azaldu du; eta besteak beste, ekonomikoki ondorioak pairatuko dituela Europak Eurasiatik isolatuta geldituta.

Suedia eta Finlandian NATOn sartzeko Turkiak kendutako betoari buruz adierazi du Errusiak hori gertatu zitekeela bazekiela; baina gai honetan aztertu beharrekoa Kurdistanekin lotuta izango dituen ondorioak aztertzea komeni dela. Aliatuak galdu dituelako, eta hemendik aurrera PKK alderdia zein YPG miliaziak terroristatzat joko dituztelako.

Oro har, gastu militarraren handitzea hartuko diren erabakien artean da, baita Europa ekialdeko mugetara 300.000 soldadu bidaltzea "alerta gorenean"; hori horrela, gerra nola amaitu baino, gerra nola egin adosten ari direla gaineratu du.

Oihaneder Euskararen Etxeak bere ateak itxiko ditu ekainaren 30ean

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak agur esango dio zortzi urteko ibilbideari. 2014ko urriaren 15ean inauguratu zenetik 2022ko ekainera bitartean, 66.500 erabiltzaile baino gehiago izan dira Oihanederren antolatu diren 900 bat jardueretan.
Urteotan guztiotan euskal kulturaren erakusleiho izan da Oihaneder. Euskal sortzaile ugari izan dira hartan beren lanak erakusten: idazleak, musikariak edota aktoreak, besteak beste.

Horrela geratu dira Arastortz mendiko inguruak sutearen ostean

Arastortz mendian, Aralar mendilerroan piztutako suteak 25 hektarea baino gehiagori eragin die. Sutea ekainaren 18ko goizean piztu zen Arastortz mendian, Aralarko Parke Naturalean, Ataun, Lazkao eta Zaldibia artean dagoen mendigune batean. Ekainaren 20an lortu zuten itzaltzea guztiz.
Hala ere, horrela geratu da ingurua...
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image