Skip to main content

Gaizka Zabarte, Zaldibar Argitu: ‘Lakuak bere burua zuritu nahi du Zaldibarren inguruko EBren txostenarekin’

Gure begiz

Europako Batzordeak bermatu egin du Lakuak Zaldibarko zabortegiaren kudeaketaren inguruan egindako jarduera, eta ondorioztatu du ez duela EBko legediaren “urraketarik” antzeman. Zaldibar Argitu taldeak “hiru orrialdeko dokumentua” dela azpimarratu nahi izan du; ikerketa beharrean txosten bat, eta Eusko Jaurlaritzak helarazitako informazioa izan dutela aztergai, “besterik ez”. Kontrara, epaileak Cedex-i eskatutako ikerketak barnebildutako irregularitate eta lege-hauste batzuk azaldu ditu Gaizka Zabarte Zaldibar Argituko bozeramaileak.
EBren txostenarekin Eusko Jaurlaritzak euren erantzukizunari buruzkoak itxitzat eman nahi izatea salatu du Zabartek, euren burua zuritzeko “beharra” dutela iritzi du. Honako galdera luzatu du: “Zabortegiaren gaineko kontrola Eusko Jaurlaritzarena bada, eta honek ondo egin badu, nola gertatu zen hondamendia? Noren ardura da?”.