
'Agirretarren Bandera', gaur egungo edozein familiaren historia
Ekidak sortutako antzezlana da 'Agirretarren Bandera'. Modu militantean sortutako obra honek, gaur egungo egoeraz hitz egin nahi du eta horretarako fikziozko historia bat sortu dute. Politika iraultzailearen porrot garaian dago kokatua, pentsatuz egoera hori edozeini eragin diezaiokeela. Paul Beitiak eta Lurdes Ondarok kontatu digute.