Skip to main content

Arnasguneetako euskararen erabilerak behera egin du UEMAk egindako behaketaren arabera

Minutu batean

Erabilera orokorrari begiratuta, antzeko emaitza eman dute 2017ko eta 2021eko neurketek: bostetik hiru euskaraz, % 61,1. Udalerria tipologiaren arabera, 25 puntuko aldea dago euskaldun portzentajea % 80tik gorakoa edo beherako izan.

Bilakaera, ordea, negatiboa da arnasguneetan 2017tik, jaitsi egin da kaleko erabilera, hiru puntu. Adinaren arabera, zenbat eta helduago, euskararen erabilera txikiagoa. Umeek egiten dute euskaraz gehien (% 75 inguru). Gazteen eta heldu gazteen artean % 65ekoa da erabilera, eta %5 0 pasatxokoa heldu nagusietan eta adinekoetan.

Haurrak eta gainerako adin tarteetako hiztunak aparte daudenean, % 57koa da azken horien erabilera. Batera daudenean, berriz, % 73ra igotzen da.

Emakumeen erabilera zerbait handiagoa da. Adin talde guztietan gertatzen da, adinekoetan izan ezik. Alderik handiena gazteetan (% 6,6) eta umeetan (% 4,1) dago.