Tradizioari "ikuspegi berri bat" eman dio Iñaki Palacios txistulariak 'Baltik' diskoan
Sakonean
Iker Aginaga
2021-06-16 10:14
‘Baltik’ du izena Iñaki Palacios txistulariak argitaratutako hirugarren diskoak. Euskal Herriko eta Irlandako tradizioak bildu ditu, txistua eta whistle-a uztartuz, baina tradizio horiei ikuspegi berritzailea eman nahi izan die, Europa iparraldean indarra hartu duen ´new/trad’ korrontean murgilduta. Ikusi elkarrizketa osorik Artekale kultur saioan.

















