
Euskara hauspotuz, elkartasun eta musika betez
Urriaren 23tik azaroaren 11ra arte nafar produktuez osatutako saskiak izango dira salgai, Errigoraren euskarari puzka kanpainaren baitan. Hiru saski mota egongo dira erosleen eskura: saski beltza, Errigoraren klasikoa (55€), saski berdea, ekologikoa (65€), eta saski zuria (75€), berezia. Horiek eskatu edo erosteko, 700 salmenta-puntu izango dira Euskal Herriko herri ugaritako taberna, denda, ikastola, udaletxe zein euskaltegietan.
Euskaraz bizitzeko aldarriak beteta, giro paregabea izan zen larunbatean, urriaren 23an, Tuteran, Errigoraren Agerraldia ekimenean antolatutako kontzertuetan.