Image

Nafarroa Gaur

GAZTELU PLAZA #10

Uztailaren lehendabizikotik aintzin trafiko eskumenak lekukoa aldatuko du. Nafarroako osasungintza plataformak martxoak 23ko greba deialdiarekin jarraituko du. Txibite lehendakariak legegintzaldiaren balantzea egin du eta Iruñeko udalak eta Nafarroako Gobernuak “Iruñea Pilotaren Munduko Hiriburua ” proiektua aurkeztu dute. Hori guztia eta aunitzez ere gehiago, Gaztelu Plazan.

GAZTELU PLAZA #09

Nafarroako aktualitatea aztergai 'Gaztelu Plaza' saioaren bederatzigarren atalean. Olatu feministak Euskal Herriko kaleak hartu ditu indarrez martxoaren zortzian. Hezkuntza publikoko langileek bigarren greba eguna burutuko dute ikasturte honetan. Emakumezkoen euskal derbian, Athleticek irabazi du Osasuna Erreginaren Koparen final laurdenetan, 2 eta 1. Hau eta askoz ere gehiago, Gaztelu Plaza saioan.

GAZTELU PLAZA #08

Nafarroako aktualitatea aztergai 'Gaztelu Plaza' saioaren zortzigarren atalean. Mugimendu feministak zaintzak jarriko ditu martxoak zortziko aldarrikapenetan. Hidrogeno berdea ekoizteko planta bat Zangozan. Osasuna garaile Athleticen aurkako kopako finalerdietako euskal derbian. 0-3 plataformaren aldarrikapenak oraindik ere mahai gainean. Hau eta askoz ere gehiago, Gaztelu Plaza saioan.

GAZTELU PLAZA #07

Osasunbidean grebak eta negoziazioak izan dira berriro ere hizpide aste honetan. Nafarroako LGTBI zerbitzua den Kattalingune zerbitzuari murrizketak egin dizkio Gobernuak, eta honek, protestak ekarri ditu. Volkswagen lantokiaren elektrifikazioari babes osoa eman dio Txibite lehendakariak, baina zer gehiago dago honen atzean? Joxerra Senar, Berriako kazetariaren analisia eskuragarri. Kulturaren leihoan , Ventura Ruiz poeta eta antzerkilaria ezagutu dugu. Hau eta askoz ere gehiago, Gaztelu Plaza saioan.

Langile publikoen greba, Volkswagenen elektrifikazioa eta askoz ere gehiago Gaztelu Plazan

Nafarroan ekoiztutako gidaririk gabeko lehen kotxea, Volkswagenen elektrifikazioa eta hauteskunde sindikalak, indarkeria matxista jasan duten emakumeentzako 24 orduko arreta zentroa, langile publikoen greba, Uharte Arte Garaikidearen Zentroa, Pau abeslaria… Hau eta askoz ere gehiago, Gaztelu Plaza #06 saioan.

GAZTELU PLAZA #06

Milaka hiritarrek kaleak hartu dituzte sistema publikoaren defentsaren greban. Volkswagenek kotxe elektrikoa fabrikatzen hasiko da 2026tik aurrera, Nafarroako Gobernuak emandako 1.024 euroko diru laguntzarekin. Bestetik, indarkeria matxista jasan duten emakumeek 24 orduko arreta zentroa izanen dute azarotik aurrera. Kultura arloan , Uharte Arte Garaikideko Zentroa eta Pau abeslaria ezagutu ditugu. Hau eta askoz ere gehiago, Gaztelu Plazan, Nafarroan ekoitzitako albistegia.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image