Image

GAZTELU PLAZA #08

Nafarroako aktualitatea aztergai 'Gaztelu Plaza' saioaren zortzigarren atalean. Mugimendu feministak zaintzak jarriko ditu martxoak zortziko aldarrikapenetan. Hidrogeno berdea ekoizteko planta bat Zangozan. Osasuna garaile Athleticen aurkako kopako finalerdietako euskal derbian. 0-3 plataformaren aldarrikapenak oraindik ere mahai gainean. Hau eta askoz ere gehiago, Gaztelu Plaza saioan.

GAZTELU PLAZA #07

Osasunbidean grebak eta negoziazioak izan dira berriro ere hizpide aste honetan. Nafarroako LGTBI zerbitzua den Kattalingune zerbitzuari murrizketak egin dizkio Gobernuak, eta honek, protestak ekarri ditu. Volkswagen lantokiaren elektrifikazioari babes osoa eman dio Txibite lehendakariak, baina zer gehiago dago honen atzean? Joxerra Senar, Berriako kazetariaren analisia eskuragarri. Kulturaren leihoan , Ventura Ruiz poeta eta antzerkilaria ezagutu dugu. Hau eta askoz ere gehiago, Gaztelu Plaza saioan.

Langile publikoen greba, Volkswagenen elektrifikazioa eta askoz ere gehiago Gaztelu Plazan

Nafarroan ekoiztutako gidaririk gabeko lehen kotxea, Volkswagenen elektrifikazioa eta hauteskunde sindikalak, indarkeria matxista jasan duten emakumeentzako 24 orduko arreta zentroa, langile publikoen greba, Uharte Arte Garaikidearen Zentroa, Pau abeslaria… Hau eta askoz ere gehiago, Gaztelu Plaza #06 saioan.

GAZTELU PLAZA #06

Milaka hiritarrek kaleak hartu dituzte sistema publikoaren defentsaren greban. Volkswagenek kotxe elektrikoa fabrikatzen hasiko da 2026tik aurrera, Nafarroako Gobernuak emandako 1.024 euroko diru laguntzarekin. Bestetik, indarkeria matxista jasan duten emakumeek 24 orduko arreta zentroa izanen dute azarotik aurrera. Kultura arloan , Uharte Arte Garaikideko Zentroa eta Pau abeslaria ezagutu ditugu. Hau eta askoz ere gehiago, Gaztelu Plazan, Nafarroan ekoitzitako albistegia.

GAZTELU PLAZA #05

Iruñeko kartzela zaharra Memoria Gune Historikoa bilakatu dute azken astean. Bestetik, 1979tik gaur egun arte Nafarroan izandako torturaren ikerketa txostena Parlamentura iritsi da. Horretaz gain, Belateko tunelen bikoizketa obren lizitazioa iragarri du Txibitek. Gainera, medikuen eta langile publikoen grebak dira hizpide Nafarroan. Hau eta askoz ere gehiago Gaztelu Plazan.

Belateko tunelak, torturaren ikerketa eta askoz ere gehiago Gaztelu Plaza #05 saioan

Nafarroako aktualitatea, Nafarroan ekoitzitako albistegian. Iruñeko kartzela zaharra Memoria Gune Historikoa bilakatu dute azken astean. Bestetik, 1979tik gaur egun arte Nafarroan izandako torturaren ikerketa txostena Parlamentura iritsi da. Horretaz gain, Belateko tunelen bikoizketa obren lizitazioa iragarri du Txibitek. Gainera, medikuen eta langile publikoen grebak dira hizpide Nafarroan. Hau eta askoz ere gehiago Gaztelu Plazan.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image