'Gizaberetxoak. Joxe Azurmendiren joanak eta etorriak' komiki lanak jaso du Durangoko Azokako Sormen Beka
Durangoko Azoka 2025
Udane Arbeo
2025-12-08 12:22
Ainhoa Olasok, Usue Egiak eta Mikel Urdangarinek elkarlanean aurkeztutako proiektuak jaso du aurtengo Durangoko Azokako Sormen Beka: 'Gizaberetxoak. Joxe Azurmendiren joanak eta etorriak'. Azurmendiren eta zenbait autore feministen arteko elkarrizketa fikzionatuko dute. Anekdota metaketa batetik harago doan arnas luzeko egitasmo bat da eta sortzaileekin egoteko aukera izan dugu.

















