Jonkass: "Konplexurik gabe egindako diskoa da DAM"
Musika
Koldo Otamendi
2025-12-05 16:49
Jonkass artistak DAM diskoa kaleratu du: Drogazale Adardun Marikoia. "Konplexurik gabe" egindako diska bat dela nabarmendu du, eta "leku askotatik" edan duela estiloari zein letrei dagokienez. Era berean, hainbat aldarri biltzen dituela azpimarratu du.

















