Arantza Gotxi, Global Sumud: "Zergatik mantentzen ditugu harreman ekonomikoak, politikoak eta militarrak Israelekin?"
Elkarrizketa
Arantza Gotxi Global Sumud Euskal Herriako kidea izan da Hamaikarekin hizketan. Pasa den larunbatean Loiun Ertzaintzak taldeko ekintzaileen eta harrera egiten zienen aurka izandako oldarraldiari buruzko zehaztasunak eman ditu, baita Bingen Zupiria Segurtasun sailburuaren adierazpenen inguruko eta Euskal Herriko erakunde publikoek estatu sionistarekin duten harremanen inguruko iritzia ere.
Azkien honi dagokionez, azken hiru urteotan jazotako guztia kontuan hartuta, Ukrainako inbasioa hastean Errusiarekin izandako jarrera eta egun Israelgo estatuarekin dagoenaren arteko ezberdintasunaren zergatiaren inguruan hausnartu nahi izan du; zer dela eta hartu ziren neurriak Putin buru duen gobernuaren aurka eta ez, ordea, Netanyahurenarekin. "Zergatik mantentzen ditugu harreman ekonomikoak, politikoak eta militarrak Israelekin?", galdegin du Gotxik.


















