Iñaki Alegria, Duintasunez Hiltzeko Eskubidea: "Erabakia norberarena da; burujabetza defendatu behar dugu"
Elkarrizketa
2026, api. 15 - 14:04
Iñaki Alegria Duintasunez Hiltzeko Eskubidearen aldeko elkarteko zuzendaritzako kidea izan da Hamaikako platoan, eutanasiari eta, orokorrean, norberaren bizitzari amaiera duintasunez emateko eskubideari buruz hizketan.
Duintasunez hiltzeko eskubidea praktikara eramatearen erabakia "pertsonarena" dela azpimarratu du Alegriak eta "burujabetza defendatu behar dugula" alor honi dagokionez. Egun indarrean dauden arauen bidez ezarritako "aurrerapausoak" txalotu ditu; zentzu horretan, elkartetik lortutako eskubide horiek "erabili ahal izatea" nahi dutela berretsi du, hala"nahi duenak", eta "urrats gehiago ematea" bide horretan.

















