Skip to main content

Bizikletaren erabilera sustatzeko jardunaldiak antolatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak

Ekologia

Ane Urkola

2019, aza. 13 - 13:11
Bizkaiko Foru Aldundiak ``Bizkaitik mugitu, nola egin dezakegu?´´ jardunaldiak antolatu zituen pasaden asteazkenean Bilboko Euskalduna Jauregian. Jardunaldi hauetan, Bizkaiko hainbat udalerritako 40 alkatek eta udal-teknikok hartu zuten parte entzule moduan, Europan jada martxan dauden planak ezagutzeko.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista