Skip to main content

Euskalgintzaren Kontseiluak euskera “larrialdi linguistikoan” dagoela adierazi du

Euskara

Ainhoa Lainsa Merino

2025, abe. 16 - 13:12

Abenduaren 15ean, astelehenez, Euskalgintzaren Kontseiluak agerraldia egin du Nafarroako euskararen zonifikazio legearen urteurrena dela eta. Duela 39 urte, Nafarroako Parlamentuak Euskararen Foru Legea onartu zuen. Araudi horrek euskararen ofizialtasuna Nafarroako lurralde zati batera mugatu zuen, eta gaur egun ere hala jarraitzen du. Kontseiluaren esanetan, egoera horrek milaka herritarren hizkuntza eskubideak urratzen ditu. Horregatik, indar politikoei eskatu diete euskarari Nafarroa osoan berdintasun estatusa emateko.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista