Zazpi nobel saridun ekarriko ditu #P4K jaialdiak Euskal Herrira
Zientzia
Ane Urkola
2019-09-03 13:18
´Passion for Knowledge 2019´ zientzia jardunaldiek 7 nobel sari eta nazioarteko hainbat aditu ekarriko ditu Euskal Herrira. Irailaren 30etik urriaren 5era bitarte ospatuko da jaialdia, nagusiki Donostiako Victoria Eugenia antzokian, baina, baita Iruñeko Baluarte eta Bilboko Guggenheimen ere.

















