Skip to main content
bannerra

Albisteak

Petronor ziur dago aurrerantzean ere Kutxabank akziodun izango dela

Berria: ekonomia - ar., 2019-01-08 00:00
Kutxabankek enpresa esanguratsuetan dauzkan akzioak saltzeko daukan estrategiaz galdetuta, beldurrik ez daukala azaldu du Petronorreko presidenteak, Emiliano Lopez Atxurrak. «Kutxabankek ez du inoiz borondaterik eta asmorik izan konpainiatik ateratzeko», adierazi zuen atzo Lopez Atxurrak Muskizen (Bizkaia), Petronorren egoitza nagusirako eraikin berriaren proiektua aurkezteko ekitaldian. ...
Kategoriak: Aktualitatea

Merkataritzari buruzko negoziazioak hasi dituzte Txinak eta AEBek

Berria: ekonomia - ar., 2019-01-08 00:00
Merkataritza gerran su-etena egin eta hilabete batera ekin diote Txinak eta AEBek aurrez aurreko negoziazioei, Pekinen. Konponbide bat lortzeko aukerak badirela aldarrikatu zuten batzuek zein besteek, aurkariaren ahultasunak beren onerako erabil ditzaketen itxaropena baitute. Gaur jarraituko du bilerak.Abenduaren hasieran, G20koen Buenos Airesko bileran, 90 eguneko menia hitzartu zuten Xi ...
Kategoriak: Aktualitatea

Protestak hasi dituzte Gestamp THko langileek

Berria: ekonomia - ar., 2019-01-08 00:00
DERIO. Bi orduko lanuzte batekin eta lantegiaren aurrean elkartuta hasi dituzte mobilizazioak Gestamp Tool Hardening enpresako langileek, Derion (Bizkaia). Beren gaur egungo lan baldintzak nabarmen hobetuko dituen lan hitzarmena eskatzen dute, LABen arabera, Gestamp taldeko beste lantegietakoak baino «askoz okerragoak» direlako. Bihar arte iraungo du protestak. \t\t
Kategoriak: Aktualitatea

Lan gaixotasuna onartu diote silikosia duen bati

Berria: ekonomia - ar., 2019-01-08 00:00
BILBO. A.G.P. langileak lanak eragindako gaixotasuna duela erabaki du Bilboko epaitegi batek. CCOOk azaldu duenez, silikosi sinplea du beharginak, hemeretzi urtez silizearen hautsa arnastu zuelako. Silizearen hautsarekin lan egin izan dutenak gaixotu aurretik zaintzeko plan bat eskatu dio CCOOk Jaurlaritzari, amiantoarekin lan egindakoek dutenaren antzekoa.
Kategoriak: Aktualitatea

Dimisioa eman du Munduko Bankuko presidenteak

Berria: ekonomia - ar., 2019-01-08 00:00
WASHINGTON. Otsailaren 1ean utziko du kargua MB Munduko Bankuko presidenteak, Jim Yong Kim estatubatuarrak. 2012ko apirilean hartu zuen MBko buruzagitza, eta agintaldi berri bat hasi zuen 2017ko uztailean. Hiru urte eta erdi geratzen zitzaizkion arren, enpresa pribatura joatea erabaki du Kimek. MBk ez du azaldu zerk bultzatu duen dimisioa ematera.
Kategoriak: Aktualitatea

800

Berria: ekonomia - ar., 2019-01-08 00:00
KUTXABANKEK BERRITUKO DITUEN KUTXAKKutxabankek bere kutxa automatikoen erdiak baino gehiagok berrituko ditu ondoko asteetan, 800 inguru. Kutxa automatiko berriek contactless teknologia izango dute, ahots bidezko eragiketak ahalbidetuko dituzte eta, haien bidez, garraio txartelak kargatu ahal izango dituzte bezeroek. Haietako askotan dirua sartzeko aukera izango da.
Kategoriak: Aktualitatea

Mondragon Unibertsitateak ikasketen eskaintza bikoiztuko du Bilbon

Berria: gizartea - ar., 2019-01-08 00:00
Mondragon Unibertsitatea «finkatu» egingo da Bilbon. Bi gradu eta hiru master berri eskainiko ditu Bilbao Berrikuntza Faktorian, 2019-2020ko ikasturtetik aurrera. Beraz, guztira hiru gradu eta sei master izango dituzte campus horretan, gaur egun martxan daudenak kontuan hartuta. Jakinarazi dute unibertsitatearen eskaintza osoan, hamar titulazio berri izango direla datorren ikasturtean; gradu bat...
Kategoriak: Aktualitatea

Bizkaibuseko hainbat lineatako langileek egun osoko greba dute gaur

Berria: gizartea - ar., 2019-01-08 00:00
BILBO. Bizkaibuseko hainbat enpresatako beharginak protestara itzuliko dira gaur. Ezkerralde eta Meatzaldeko lineetan, gaurtik 25era arteko greba egingo dute, astegunetan; Durangalde, Arratia eta Hego Uribekoetan, gaur, 14an eta 17an. Txorierri eta Mungialdekoek ez dute deialdirik, «oraingoz». Bilbobusen lanuzteekin jarraitzen dute.
Kategoriak: Aktualitatea

Talde feministek protesta egin dute sanferminetako epaiaren kontra

Berria: gizartea - ar., 2019-01-08 00:00
IRUÑEA. Astelehen Lilak taldeak protesta egin zuen atzo Iruñean, sanferminetako erasotzaileak aske gelditu izana salatzeko. Joan den ostegunean egin nahi zuten elkarretaratzea, baina Espainiako Gobernuko ordezkaritzak ez zien baimenik eman. Gogoratu dute zigor txikiagoa duten hainbati badaezpadako espetxealdia ezarri izan dietela. \t\t
Kategoriak: Aktualitatea

Osakidetzak aurkeztu ditu ekonomiako eta giza baliabideetako arduradunak

Berria: gizartea - ar., 2019-01-08 00:00
BILBO. Osakidetzako administrazio kontseiluak bi izendapen berri onartu ditu: Maria Pilar Uriarte izango da Giza Baliabideetako zuzendaria, eta Jose Ramon Calonge, berriz, Ekonomiako Zuzendaritza Orokorreko arduraduna. Dimisioa eman duten Juan Carlos Sotok eta Ricardo Ituartek utzitako lekua hartuko dute, hurrenez hurren.
Kategoriak: Aktualitatea

Gizon bat hil da auto istripu batean, poliziengandik ihesean ari zela

Berria: gizartea - ar., 2019-01-08 00:00
CADREITA. Gizon bat hil zen igandean Cadreitan (Nafarroa), autoaren kontrola galdu eta eraikin bat jo ostean. Foruzainengandik ihesean zihoala izan zuen istripua gidariak. Polizia haren atzetik zebilen, herriko igerilekuan izandako lapurretarekin lotura zuelakoan. Milagroko (Nafarroa) bizilagun bat zen, eta 41 urte zituen.
Kategoriak: Aktualitatea

Iheslarien adina jakiteko eredua salatu du Bizik, itxialdi batekin

Berria: gizartea - ar., 2019-01-08 00:00
M.K. ginearraren kasuak agerian utzi ditu iheslari adingabeen adina zehazteko azterketen itzalguneak. Bizi mugimenduko kideek arduradunei zuzenki adierazi zizkieten atzo itzalgune horiek, Isard Cos elkarte ebaluatzailearen bulegoak okupatuz. Mugimenduak ohartarazi du jokoan dagoela egiturak egiten dituen azterketen «sinesgarritasuna», eta elkarteak aitortu du «akatsa» egin duela M.K.-ren ...
Kategoriak: Aktualitatea

Legealdia, aterabide baten bila

Berria: politika - ar., 2019-01-08 00:00
Oporretatik bueltan, eta berehala, Nafarroako Parlamentua pil-pilean jarriko da. Mikel Buil, Ainhoa Aznarez eta Tere Saez taldetik kanporatzeko Orain Bairen eskaera aztertuko dute gaur mahaiak zein eledunen batzordeak. Erabaki horrek mahaiaren barruan gehiengoen jokoa alda dezakeenez, legealdia amaitzeko falta diren hiru hilabeteak bihurgunez beteta datoz. Oraindik hainbat lege daude onartzeke, ...
Kategoriak: Aktualitatea

Ia 500 preso gutxiago, baina gaixo gehiago

Berria: politika - ar., 2019-01-08 00:00
Jaiki Hadi mediku elkarteak emandako datuok esanguratsuak dira: gaur egun 21 dira gaitz larriak eta sendaezinak dituzten euskal presoak (BERRIAren arabera, 275 preso daude), eta 2008an —orduan sortu zen elkartea—, kartzelan ia 500 euskal preso gehiago egon arren (765, Jaiki Hadik dioenez), bederatzi. Proportzioan, asko igo da kopurua. «Ikaratzeko moduko datuak dira», esan dute Jaiki...
Kategoriak: Aktualitatea

Gregorio Ordoñez omenduko dute urtarrilaren 19an

Berria: politika - ar., 2019-01-08 00:00
DONOSTIA. Haren izen berbera daraman fundazioak omenaldi bat egingo dio Gregorio Ordoñez zenari, urtarrilaren 19an, Donostian. Egun horretan beteko dira 24 urte ETAk PPko legebiltzarkide eta zinegotzi izandakoa hil zuela, eta haren alargun eta Gregorio Ordoñez fundazioko presidente Ana Iribarrek jakinarazi du lore eskaintza egingo dutela Donostiako Polloe hilerrian.
Kategoriak: Aktualitatea

Lau biktimari buruz eginiko ikerlan bat aurkeztuko dute

Berria: politika - ar., 2019-01-08 00:00
IRUÑEA. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Lera ikerguneak, Nafarroako Gobernuaren enkarguz, azterlan bat egin du Mikel Zabalza, Gladys del Estal, German Rodriguez eta Jose Luis Canoren memoriaz, eta ostegunean aurkeztuko dute, Baluarten, Iruñean, Memoria ehuntzen izeneko jardunaldian. 19:00etan hasiko da topaketa, Ana Ollo kontseilariak hitza hartuta.
Kategoriak: Aktualitatea

EAEko Ahal Dugu-k primarioak egingo ditu 40 herritan

Berria: politika - ar., 2019-01-08 00:00
BILBO. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ahal Dugu-k udal eta foru hauteskundeetarako primarioak egingo ditu 40 bat herritan, alderdi horretako komunikazio idazkari Andeka Larreak atzo jakinarazi zuenez. Larreak nabarmendu zuen espero dutela 50 bat herritan hautagaitzak aurkeztea, ezkerrekoak eta ekologistak diren beste alderdi batzuekin koalizioa eginez.
Kategoriak: Aktualitatea

Ezker abertzaleko familia baten baserriari tiro egin diote Amurrion

Berria: politika - ar., 2019-01-08 00:00
Joan den igandean, baserri bati tiro egin zioten Lezama herribatzarrean, Amurrion (Araba). Baserriak euskal presoak Euskal Herrira ekartzearen aldeko ikurra zuen leiho batetik zintzilik, eta Amurrion oso ezaguna den eta ezker abertzaletik gertu dagoen familia bat bizi da han. Bala batek sukaldeko leihoa zeharkatu zuen, kristala hautsiz, eta horma jo zuen, baina ez zen zauriturik egon, erasoa ...
Kategoriak: Aktualitatea

Williamsek piztu du argia (1-2)

Berria: kirola - al., 2019-01-07 23:17
Ilunpetan zegoen Athletic. Zuloan sartuta eta irtenbidea aurkitu ezinda. Egoera larrian dagoenarentzat gainera zailagoa da atea aurkitzea, hala larrialditik irteteko balio duena, nola gola sartzekoa. Futbolean, izan ere, bera dira. Norbaitek argia piztu ezean ia ezinezkoa da, eta zuri-gorriek hori behar zuten, norbaitek piztu zezala, eta gaur Iñaki Williams izan da ardura hori hartu duena. ...
Kategoriak: , Aktualitatea
Politika

Gipuzkoako Aldundiak opor fiskalen erantzuleak zein diren argitzeko eskatu du

L.Ferro, 2014-01-28

Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile Larraitz Ugartek diputatuen kontseiluan hartutako erabakien berri eman du. Batetik Trintxerpeko kaltetuek zergen ordainketetan laguntzak izango dituztela jakinarazi du. Bestalde, bidesariei dagokionez, oposizioari proposamenak aurkezteko eskatu die. Adegiri, ordea, epaitegiak alde batera uzteko esan dio eta opor fiskalei dagokionez, erantzuleak zein diren argitu behar dela adierazi du.

 
Gizartea

Ahotsa.info izeneko komunikabidea sortu dute Nafarroan

I.Esnaola, 2014-01-28

Nafarroako herri mugimenduaren ahotsa sarera eraman helburu duen komunikabide berria da, Ahotsa.info. Iragan Azaroan Espainiako Auzitegi Nazionalak Ateak Ireki ataria itxi ondoren, Nafarroak bizi duen egoera kontatu eta salatzeko asmoa dute. Proiektua aurrera eramateko Crowfunding kanpaina bat egiten ari dira. Ahotsa.info hedabide berriaren nondik norakoak jaso ditugu Oroitz Zabala kidearen bitartez.

 
Ekologia

Zubietako plantaren etetea epaitegietara eramango dute San Markos eta Debabarrenak

B.Gartzia, 2014-01-28

San Markos eta Debabarrenako mankomunitateek auzitara eramango dute Zubietako errauste plantaren kontratuen etetea, enpresa esleipendunei ordaindu beharreko 13 milioi euroko kalteordaina berreskuratu eta proiektua berrabiatzeko asmoz. Adierazi dutenez, EAEko Auzitegi Nagusiak eman berri duen epaian Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko Zentroaren baimenen alde egin izana akuilu izan da errekurtsoak aurkezteko garaian.

 
Gizartea

Ikasbit proiektua aurkeztu dute gaur

L.Ferro, 2014-01-28

Ikasbit proiektua jada 28 ikastetxetan ari da lanean. IKT zerbitzua eskaintzen die. Hezkuntzan asko lagundu dezakeela nabarmendu dute eta datozen urteetan ikastetxe gehiagotara hedatzea espero dute.

 
Banka

EAJk kutxak banku fundazio bilakatzea salatu du EH Bilduk

A.Zabala, 2014-01-27

Bizkaiko Foru Aldundiak zerga araudiaren moldaketa aurkeztuko du asteazkenean, batzar nagusiek Gernikan egingo duten osoko bilkuran. Bizkaiko EH Bilduk gogor salatu du Bizkaiko aldundiak erabili izan duen prozedura kutxen legean. Dekretu bidez egingo du eta helburua zerga sisteman banku fundazioen figura txertatzea dela adierazi du koalizioak. Banku fundazioen legeak ondorio larriak izango dituela gaineratu du.

 
Ondarea

Frankismoan fusilatu zituztenen omenezko eskultura jarriko dute Donostian

B.Gartzia, 2014-01-27

Gaur aurkeztu dute Donostiako Udalean Dual izeneko lana, altxaldi frankistan eta ondorengo urteetan fusilatuak izan ziren donostiarrak oroitu eta omenduko dituen eskultura. Amaia Mateos eta Tomas Villanuevak egin dute eskultura, eta martxoaren amaiera aldera jarriko dute Goikoa Jauregiaren aurrean.